Herriz Herri egitasmoa aurkeztu du Xaloa Telebistak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 15a

Joseba Igarabide, Martin Garde, Izaskun Abril eta Iñaki Alustiza, egitasmoaren aurkezpenean. TTIPI TTAPA

Nafarroako Mendialdeko 40 herrien bizimodua era errealitatea azalduko du

Xaloa Telebistak Oronoz-Mugairin duen egoitzan Herriz-Herri proiektoaren aurkezpena egin zen martxoaren 12an.

 

Herriz-Herri proiektoak Nafarroako Mendialdeko 40 herrien bizimodua eta errealitatea ikuspegi positibo batean azaltzen du.

Herri bakoitzean zortzi erreportai eta zuzeneko emanaldi baten bitartez bertako biztanleak, haurrak bereziki, protagonista zuzenak bilakatzen dira eta euskarazko telebista batek nola lan egiten duen ikusteko aukera eskeintzen zaie.

 

Prentsa agerraldian, Iñaki Alustiza, proiektoaren koordinatzaileak Herriz-Herri proiektoa osatzen duten saioen azalpenak eman zituen.

Izaskun Abril, Baztan-Urdazubi eta Zugarramurdiko teknikariak Cederna-Garalurren partehartze eta dirulaguntzaren kudeaketaren inguruko informazio eman zuen.

Joseba Igarabide, Xaloa Telebistako kudeatzaileak  zehaztu zituen proiektoaren helburuak eta eskerrak eman ziren bai Cederna-Garalurreri, bai Baztango Udalari eta bertze udalei jasotako babesagatik.

Azkenik, Martin Gardek, Baztango udal zinegotziak proiektoak gizartean duen  garrantzia goraipatu du.

 

Gogoratu saio hauek Xaloa Telebistan ikus daitezkela. Tokiko Telebisten elkartea osatzen duten herri-telebistetan eta zenbait saio baita www.tokiko.tv web orrialdean ere, Xaloa Telebistaren atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun