Haur kantari jaialdietako bigarren saioa eginen da larunbatean Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 4a

Banaka, binaka nahiz taldeka ariko dira haur kantariak. TTIPI TTAPA

Lur aretoan eginen da saioa 18:00etatik aitzinera

Dagoeneko abian den Nafarroako Haur Kantari Jaialdien bigarren saioa Elizondoko Lur dantzalekuan eginen da larunbat honetan, hilak 6, 18:00etan hasita.

Eskualdeko partehartze zabala izanen da: Elizondoko Leire Onsalo (Zergaitik aitona), Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako taldea (Nirekin); Iturengo Garbiñe Olazar (Iluntzean); Donamariako Naiara Aizpuru (Duintasunez Eutsi); Garbiñe eta Naiara (Ilargia); Doneztebeko Sara Apeztegia eta Nerea Matxiñena (Esaidazu); Baztan Ikastolako 5. eta 6. mailako bi talde (Non? eta Izarrak); Baztango herrie­ta­ko eskolen Xixo taldea (Maite zaitudalako); Lekaroz ikastetxeko bi talde (Itxaropen hautsien kaxa eta eta Urrun izan arren) eta Berako Jesusen Bihotzako hiru talde: Xantel taldea (Zatoz Kantara); Larun taldea (Euskara da, kantua da) eta Axuriak taldea (Aitormena). Lurren kantatu ez arren, Lesakako Aitziber Irazokik (Elkarrekin) ere parte hartuko du bertze saioetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun