Juantxo Biguria musikari baztandarra hil zen atzo Mexikon

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 4a

Juantxo Biguria, Itziar Fadrique pianojolea eta Estibaliz Egea sopranoarekin. TTIPI TTAPA

Martxoaren 3an, asteazken arratsaldez hil zen Mexiko Hirian Juantxo Biguria musikari eta baztandar ezaguna. Albistea Jaione Arrietak saretatu zuen VascosMexico zerrendaren bidez eta ondotik bata bestearen atzetik etorri ziren hainbat lagunen dolumin mezuak, Eva haren emazteari eta familiakoei, eta oro har baztandar familia osoari besarkada emanez, horietarik lehenetakoa Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari den Miguel Larregiren eskutik, Juantxo Euskal Etxearekin harreman sakona zeukan pertsona baitzen. Euskal Etxetik baita ere, Maricarmen Arretxeak idatzi du, hunkiturik, "Izar berri baten dizdira sartu de(la) zeruan, baina erraz identifika daiteke, Juantxok barnean daraman musikaren erritmoen pean egin baitu". Bere aldeko elizkizunak gaur ortzeguna egingo dira arratsaldeko seietan, Polancoko Liolako San Ignazio elizan, Mexiko Hirian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun