Bertan elkartean aukeren laugarren azoka antolatu du asteburuan Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 3a

Gan den urtean bezala, jende aunitz espero du Bertan elkarteak aukeren azokan. TTIPI TTAPA

Hamasei komertzioek hartuko dute parte larunbatean eta igandean

Bertan, Baztango Merkataritza, Zerbitzu eta Hostalaritza Elkarteak larunbat eta igande honetan, martxoaren 6 eta 7an, Elizondoko Udal Pilotalekuan, aukeren laugarren azoka ospatuko du. Guzira 16 komertziok hartuko dute parte azoka honetan: Argibel Optika, Mallenea Dekorazioa, Malkorra gozotegia, Fantxike Arropadenda, Nafarpress liburudenda, Ipingi Arropadenda, Virgilio oinetakoak, Izeta Ordularidenda, Beatriz lurrindegia eta estetika zentrua, Kattalingorri, Mª Cruz lentzeria, Burdain bitxidenda, Pottoki haur ttikien denda, Benar Bertiz ileapaindegia, Zagua ehiza eta arrantza eta Axun Frutak eta Barazkiak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun