Ramon Garmendia

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 3a

TTIPI TTAPA

Elizondoko gaztea

Mendia ala bizikletan ibiltzea. Bat aukeratzekotan, zein?
Bakarrik gateko bizikleta eta ber­tze­­naz igual zait, bietan gustura.

Baztango mendirik gustukoena?
Saioa.

Kirola egiteko bakarrik edo norbaitekin nahiago?
Bietan ongi moldatzen naiz. Baina igual, matxakatzeko bakarrik eta gus­tura ibiltzeko jendeagorekin.

Zer behar du mendigoizale on batek?
Gogoa eta gustua, eta kostatu gabe goiz jeikitzea eta bestak uztea.

Udan Islandiara bizikletan nolatan?
Bizikletarekin bidaiatzea gusta­tzen zait eta Baztanen kuadrilla bat elkartu eta Islan­dia aukeratu dugu gateko. Zerbait berria da, jende aunitz gaten ez dena.

Prestakuntza berezirik egiten ari al zara?
Ez, normalean ere kirola aunitz gustatzen zait eta aunitz egiten dut eta ez da espeziala harat gatea­gatik.

Zer diote Nafarroako estatistikek?
Gauza nahiko ilun dago. Nekazari­tza arloan nago eta prezioak erosten duenarendako goiti eta nekazariendako beheiti. Bidean norbaitek irabaziak ateratzen dituela argi dago. Eta gero, uzta aldetik, iguala egiten segitzen da, eta betiko moduan nahiko kolokan.

Funtzionarioak ederki bizi direla diotenei, zer erranen zenieke?
Egia dela...

Elizondarra ala baztandarra, zer sentitzen zara lehenago?
Elizondarra eta baztandarra, biek.

Bisitatu duzun tokirik ederrena?
Denek badute erakargarritasunen bat. Batzuek jende aldetik, bertze batzuk paisaia aldetik… Baina gehien markatu nauena Zelanda Berriko paisaia izan da.

Amets bat?
Orain arte egiten ditudan gauzak denbora aunitzez egin ahal izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun