Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanen da martxoaren 8a, eta horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte Elizondoko Gaztetxean. Ortziral honetan, martxoak 5, hasi eta astelehena bitarte eginen dira.
• Martxoak 5, ortzirala: 20:30ean, Errepresioa sexista da solasaldia.
• Martxoak 6, larunbata: 11:30ean, Sexualitatea: berdintasunera eman gabeko urratsa hitzaldia.
20:30ean, Caramel filmea ikusgai.
Ondotik, eztabaida Marta Aristu psikologoak bideratuta.
• Martxoak 7, igandea: 11:00etatik 13:00etara, autodefentsa tailerra.
17:00etatik 19:00etara, Norbere gorputzarekin topatu tailerra.
• Martxoak 8, astelehena: 13:30ean, bazkaria eta sorpresa. Bazkarira joan nahi duenak aitzinetik eman behar du izena Intza ostatuan.
18:00etan kalejira Gaztetxetik abiatuta.
Aroztegiaren inguruan ekitaldiak
Aroztegia... eta gero zer? plataformak antolatuta, Aroztegia erokeria izenarekin ekitaldiak izanen dira martxoaren 13an. 19:00etan bertso poteoa eginen da Intza ostatutik abiatuta, eta 22:00etan, Elizondoko Gaztetxean pintxoak izanen dira. Ordu berean, Meren bakarlariak bere saioa eskainiko du eta 23:30ean Kastaña eta Egurra ta Kitto taldeek kontzertua eskainiko dute.