Ikasleak kazetari eta soinu teknikari

Maite Oteiza 2010eko martxoaren 1a

Utzitako argazkiak

Egunero telebista edo irratia pizten dugularik, irudiak eta soinuak sartzen dira gure etxeetan,baina seguraski noizbait gure buruari galdetu izanen diogu zenbatek parte hartzen dute saio bat egiten edo zer lan ote dagoen aitzinetik... Ildo horretan, Xorroxin irratiak bere estudio ibiltaria sortu zuen aspaldi, irratia gure herrietako ikastetxeetarat hurbilduz,eta hau­rrak  bizpahiru egunez, kazetari eta soinu teknikari bihurtuz. Aurten ere Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango ikastetxeetan bi hilabetez dabil irrati ibiltaria, ilbel­tzetik martxo­ra. Tarte ho­rre­tan, Urdazubi- Zugarramurdi, Baztan Ikastola, Ziga, Oronoz, Arraioz, Erra­tzu, Amaiur eta San Francisco Javier ikastetxeetan izanen da. Herri bakoitzean, FM 107,9an aditzen dira eskoletako saioak. Argazkian Xorroxin irratia Oronozko eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun