Parisko Gourmand Saria Baztanerat

Maite Oteiza 2010eko martxoaren 1a

I love verduras sukalde liburuak Parisko Gourmand Sarietan, munduko argazkirik hoberenaren atalean, bigarren saria eskuratu du. Eta beraz, Iruritarat etorri da saria, Xabier Landa eta Maika Gartziaren Gourmet enpresarentzat –gourmet-image.com– izan baita.

Sukaldaritzako literaturan, Pariseko Gourmand sariak, zineman Hollywooden ematen diren Oscarren baliokideak dira. Lehendabizi Espainiako Sukal­dari­tza liburuetako argazkirik hoberenaren saria lortu zuen liburu honek, eta horrek eman zion, munduko hoberenenekin lehiatzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun