Iruritako Gure kaiola elkartean zuzendaritza berria

Maite Oteiza 2010eko martxoaren 1a

Iruritako Gure kaiola elkartean, ilbeltzean egin zen urteko asanbladan, ondoko bi urteetako presidente berria hautatu zen, baita bere laguntzaileak ere. Boto bateko aldearekin,  Joxe Mª Zelai­e­ta Zaldubi aukeratu zen lehendakari izateko, Maxi Obregozoren aitzinetik. Joxe Mª­rekin batean, Jose Martin Zelaieta, Iñaki Garate eta Pello Urtasunek osatuko dute zuzendaritza, Pello Pero­txena, Puen­txo Bidegain, Miguel Bidegain eta Iñaki Zabaletaren ordez. Kargu aldaketa, beti bezala, afari batean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun