Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur

Maite Oteiza 2010ko mar. 1a, 12:55

560 kilokoen kategorian lortu du zilarrezko domina

Txapela ez, baina bai zilarrezko domina. Otsai­laren 25ean hasi zen Munduko Sokatira Txapelketa eta han izan ziren Amaiur­ko kirolariak. 560 kilokoen lehian 15 talde aritu ziren eta baztandarrek finalera ailegatzea lortu zuten. Baina aitzinetik gogotik lan eginda. Izan ere, parra egin zuen Clonmany (Irlan­da) taldearekin, eta biek 18 tantorekin akitu zuten. Kitarakorik ez ze­goenez, talde bakoitzak eginiko faltak hartu behar izaten dira aintzat, baina horretan ere pa­rra egin zuten. Beraz, talderik arinena zuena sailkatu zen bigarren postuan. Finalerdietan Ipar Irlandako Richhill kanporatu zuten baztandarrek eta finalean Abadiño A (Bizkaia) izan zuten aurkari. Bi tiraldi gogor jokatu arren, bietan gailendu ziren bizkaitarrak.
600 kilokoetan ere aritu zen Amaiur baina lerro­ hauek idazterakoan ez genuen emaitzen berririk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun