Erratzutik Baigorrirako errepidea itxita egonen da astegunez apirilaren 15era bitarte

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 22a

Nafarroa Beherea aldean moldaketa lanetan ari direlako

Erratzu eta Baigorri Izpegin barna lotzen dituen NA-2600 errepidea itxita egonen da otsailaren 22tik apirilaren 15era, Nafarroa Behereko aldean, RD-949 errepidean eginen diren lanen ondorioz. Errepide mozketa hau lan egunetan eginen da, goizeko 08:15etik 11:45era eta arratsaldeko 13:45etik 17:45era. Aste hondarretan errepidea zabalik izanen da oso-osorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun