Txileko presidentea zoriondu izana salatu du Ezker Abertzaleak

Maite Oteiza 2010eko otsailaren 17a

Udalak Sebastian Piñeira Txileko presidente be­rriari babesa eman izana salatu du Baztango Ezker Abertzaleak ohar bidez. Amaren aldetik Baztanen erroak dituena da Piñeira eta Udalak, NaBairen ekimenez eta UPNren babesarekin, zorionak eman dizkio.
Ezker Abertzaleak  kritikatu duenez, «Piñeira multimilioiduna eta eskuinda­rra da, Pino­txeten diktadura aldian aberastu zena, eta hortan, zerikusia izanen du seguraski bere anaia Jose Pinotxeten gobernuan ministro aritu izana». Hauteskundeotan Pinochet-zaleen babesa hartu zuela ere nabarmendu du Ezker Abertzaleak.
«Piñeiraren lana Txileko herriaren alde izanen dela erraten da Udalaren idatzian, eta ho­rrekin ez dugu inolaz ere bat egiten», dio oha­rrak, «Piñeirak ordezka­tzen dituen klase intere­sak Txileko oligarkiarenak baitira, eta bere programa politikoa langileriaren eta herriko sektoreeen kontrakoa da». Bide honetan, Mapu­txe he­rriak jasaten duen «zanpaketa» indartu eginen dela ere iritzi dio Ezker Abertzaileak.
Udalaren erabakiaren harira, «NaBaik duen noraez ideologiko eta politikoa agerian» utzi nahi dutela adierazi dute oha­rrean, eta Txilen baztandar jatorria duten langile eta herritar arruntak agurtu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun