Euskal presoen alde gose greba

Maite Oteiza 2010eko otsailaren 17a

«Euskal presoen eskubide urraketak salatzeko eta amnistiaren eta autodeterminazioaren bidean, euren eskubideak errespetatu eta estatus politikoak aldarrikatzeko», Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hainbat ekimen paratu ditu martxan urte osorako, eta tartean urtarrileko azken astean gose greba egin zuen. Baztanen ere, ekimen horrekin bat egin, eta urtarrilaren 29, 30 eta 31n baraualdia egin zen udaletxean. Halere, salatu dutenez, «hiru egunetan Guardia Zibilaren presentzia izugarria izan zen, kanporatuak izanen zirenaren mehatxupean». Gisa berean, kritikatu dutenez, «larunbatetik iganderako arratsean balkoian zegoen pankarta desagertu egin zen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun