7.500 kilo bildu ditu Bidelagun elkarteak Haitira bidaltzeko

Maite Oteiza 2010eko otsailaren 17a

TTIPI TTAPA

4.500 kilo Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztanen

Haitiko lurrikararen berria ezagutu bezain fite, munduko txoko guz­tietatik elkartasuna  eta laguntza adierazteko eta eskaintzeko, hain­bertze kanpaina abian paratu ziren. Kanpaina guzti horien artean, Bidelagunek Behar Bidasoarekin batean, berea ere ma­rtxan jarri zuen elikagaiak, main­dire eta mantak eta abar biltzeko.
Eskualdean erantzuna arras ona izan da,Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztanen, 4.500 kilo eta Malerrekan 3.000 kilo bilduz,ohatzeko arro­pak aparte.
Bidelagun elkarteak, laguntza eman duten guztiei, ziurtatu nahi izan die, laguntza guztiak Haitirat ailegatuko direla Zumarragako Mercedaria Ahizpen bidez. Hauek Santo Domin­gon duten egoitzarat zuzenean igo­rri­ko baita. Larunbat honetan, hilak 20, aterako da lehen­biziko edukion­tzia, Bilboko portutik.

Beti behar da laguntza
Bidelagunek oraingo laguntza ez dela momentuko beharra ere alda­rrikatu du, aspalditik baitago Haiti herri po­breen artean, eta ai­tzinerat begiratuz, lagun­tza hau be­ha­rrezkoa izanen dela iritzi dio, ber­tze hainber­tze herritan bezala.
Bertzalde, Bidelagunek laguntza eman dutenei eskerrak eman nahi izan dizkie, bai baliabideak utzi dituztenak edo elikagaiak eta oha­tzeko arro­pa eman dutenak, bildutakoan sailkatu eta paketetan bil­tzen egon diren direnak, eskolak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun