Fernando Irigoien Agirre lekaroztarra desagertua dago joan den abenduaren 30az geroztik eta familiakoek eta lagunek bilatzeko laguntza eskatu dute. 60 urte inguru ditu Fernandok eta 1,75 eta 1,80 metro artean neurtzen du eta gorpuzkera azkarrekoa da. Iruñeko Biurdana institutuan egiten du lan eta Ezkaba mendira joan ohi da ibiltzera. Bere berri duenak 689 648320 edo 628 153940ra dei dezake.