‘Gehiago Zuregatik Kluba’ Elizondon

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Utzitako argazkiak

Saltoki haundien aitzinean, erosleen fideltasuna saritzeko Nafarroako merkatari ttikiek abian paratu duten ‘Gehiago Zuregatik Kluba’ ekimena Elizondora ailegatu zen joan den hilabetearen erdialdera. Karrika animazioa, musika eta argazkian ageri den bi pisuko autobus hau ekarri zituen berekin, eta jendearen arreta bereganatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun