San Anton Eguneko sari nagusia Haitira

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Utzitako argazkiak

Jende andana elkartu zen urtarrilaren 17an Elizondon, San Anton Egunaren harira. Eta ohi bezala, egun horretan egin zen Francisco Joakin Iriarte zahar-etxeari laguntzeko zozketa, dagoeneko 133 urte bete dituena. Lehenbiziko saria, aretze eder bat, Fermin Gartzia-Matari egokitu zitzaion. Baina saldu eta diru hori Haitira bidaliko duela iragarri zuen. Bigarren saria, zerria, Martxe Urrutia elizondarrari tokatu zitzaion; hirugarren saria, bi bildots, Almandozko alkatea den Luis Roldanek zuen, baina bidaia batera atera behar izan zuen Ana Mari Marin margolari ezagunarentzako erosia zuen. Laugarren saria, urdaiazpiko bat, ez zen egun berean atera. Erratzun, Santiago Dendarietan dendan saldua zen. Elizondon ez ezik, Erratzun ere egun berezia izaten da San Anton Eguna, batez ere, emakumezkoentzat, urtero hainbat emakume elkartzen baitira afaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun