Larre erretzeko auzolan-tailerra Elizondon

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Erreketei buruz auzolan-tailerra eginen da larunbat honetan, otsailak 6, Elizondon, Herriko Etxeak antolatuta. 10:00etan Herriko Etxean larre erretzei buruz hitzaldia eskainiko dute Eprif taldeko batek, basozain batek eta suhiltzaile batek.
Hitzaldiaren ondotik, Bagordi aldera irteera eginen da landaketa bat ikustera eta han ere azalpenak emanen dira. Gosaria izanen da gero plater tiroketaren elkartean eta ondotik, larre erretze bat eginen da auzolanean Bagordin. Xabi Torres Elizondoko alkateak tailerra irekia izanen dela jakinarazi du eta jendeari joateko gonbitea luzatu dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun