Ordenantza berrien inguruan alegazioak aurkezteko epea zabalik dago

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Ilbeltzaren 18az geroztik hiru hilabeteko epea dago

Ordenantza, Lur Esparru eta Paramentu berrien inguruan alegazioak aurkeztu nahi dituenak hiru hilabeteko epea izanen du horretarako. Urriaren 28an onartu zuen Batzar Nagusiak hasierako dokumentua –abstentzio bakarra izan zen, Xabi Torres Elizondoko alkatearena–  eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ilbeltzaren 18an argitaratu zen. Egun horretatik hasita 90 eguneko epea izanen da alegazioetarako.  Dokumentu hau osorik www.baztan.es web orrialdean eskura daiteke.

Azken hitza Batzar Nagusiak
Jendaurreko epea akituta, Batzar Nagusietako batzorde batek aztertu eta sailkatu eginen ditu alegazioak eta behin hori egindakoan, Batzar Nagusitik pasako dira onartutakoak zein diren eta zein ez diren zehazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun