Duela hilabete batzuk hasi zen lanean Elizondoko Abesbatza Ttikia, Elizondoko Abesbatzaren babesean. Kristina eta Maki Urtasunen zuzendaritzapean 30 bat haur hasi ziren lanean. Lan horren emaitza erakusteko tenorea dela pentsatuz, urtarrilaren 31n, igande arratsaldeko 17:30ean Elizondoko Abesbatza Ttikik aurkezpen-kontzertua eskainiko du Iruritako Gizarte Bilgunean.