N-121A errepidean, Belate eta Almandozko tunelen artean istripua gertatu zen urtarrilaren 27an, asteazken arratseko 21:00ak aldera, anbulantzia batek gibeletik kamioi bat jo zuenean. Itxura batean, kamioiak matxura zuen eta ke aunitz botatzen zuelako gertatu zen istripua. Anbulantzia barrenean zegoen eria zaintzen zuten medikua eta erizaina arin zaurituak suertatu ziren eta Nafarroako Ospitalera eraman zuten eta eria, berriz, Bideko Amaren Ospitalera. Ordubetez Iruñerako karrila moztu zuen foruzaingoak eta txandaka bidea eman zuen.