Lekarozko Fernando Irigoien desagertuaren bila dabiltza senide eta lagunak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 4a

Hiru aste desagerturik daramazko Fernando Irigoienek. Fermin ETXEKOLONEA

Abenduaren 30az geroztik ez dute bere berririk

Fernando Irigoien Agirre lekaroztarra desagerturik dago joan den abenduaren 30az geroztik. Familiakoek eta lagunek aurkitu ahal izateko laguntza eskatu dute. 60 urte inguru ditu Fernandok eta 1,75 eta 1,80 metro artean neurtzen du eta gorpuzkera azkarrekoa da. Iruñeko Biurdana institutuan egiten du lan eta Ezkaba mendira joan ohi da ibiltzera. Bere berri duenak 689 648320 edo 628 153940 telefono zenbakietara dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun