Urtarrilaren 4ko Batzan Orokorra dela eta amaiurtarren azalpenak

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 21a

Julian REKALDE eta Itziar ALEMAN (Amaiurko alkate eta kargodunen izenean)

E R A N T Z U N A      2010.eko urtarrilaren 4an Baztango Udalean izan zen Batzar Orokorreko 11)-13 puntuari, Amaiurko Munoan “Azysa Obras y Proyectos, S.L.” enpresak egin nahi dituen zundaketei buruzko eskariari, hain zuzen ere.


Gure eskutiz honetan ez ditugu gai honen aritik, udaleko korporaziotik entzun ditugun komentario, azalpen edo adierazpen desberdinak idatziko arront luze Joao bait zuen, hala ere gan den asteleheneko ba­tzar orokorrean  egondako gaizki ulertu edo hitzen manipulazio bat argitu nahiko genizueke.
Azysa enpresak Amaiurko Munoan egin nahi dituen zundaketei buruz mintzatzen hasi ziren Batzar orokorreko kide ezberdinak beren iritzia emanez, baina udaleko alkateorde eta NABAI-ko kideak egin zuen aipamen bat argitu nahi dugu.
Afera da “Amaiurtarrok nahi ez duguna ber­tze herrietara bidali nahi dugula” aipatu zuela, hau, dudarik gabe, GEZURRA BOROBILA delarik! Hala bazen, gure teilatura harria bota­tzen ariko ginen, eztala? Batzarra baino bi hilabete lehenago, gutti gora behera, Azysa enpresarekin bilera bat izan genuen, beraien ideia zein zen azaltzeko, eta bertan, Ofita materiala arront eskasa baino beharrezkoa zela erran ziguten.
Ondotik, NABAI eta UPN-kin elkartu ginen, herrian egin zen Herri-Bozkaketaren emaitzak erakusteko asmoz, bide batez, gure nahia zein zen azaltzera, zundaketak ez egitea. Hasiera batetik ikusi genuen bi udal taldeek beren erabakia hartua zeukatela gurekin egon baino lehen. Hala ere gure jarrera eta kezkak azaldu genizkien.Bilera horretara, Nafarroako Gobernuko Plano Geologikoen kopia eraman genuen, erakutsiz, Ofita materiala ez dela hain eskasa, Azysak dioen moduan, eta gure ustez jakin beharreko lehendabiziko gauza, Baztanek zenbat material behar duen jakin beharko litzatekeela (jakinik momentu honetan Almandozen material berdina ateratzen ari direla), ondotik bigarren harrobi bat beharrezkoa den edo ez jakiteko.
Horretaz gain erran beharra dago, mapa geologiko horretan jakin daitekela gutti goiti behiti ze material klase dagoen zonalde bakoitzean eta honek NABAIren proposamenean “bailarako baliabideak ezagutzea” deuseztatzen du. Jadanik baitdakigu hor ofita dagoela, oraindik ez dakiguna ustiaketa komer­tzial bat errentagarria den edo ez.
Bigarren harrobi honen kokalekua da guri gehien kezkatzen gaituena, eta ez dugu ez Amaiurko baserri eta herriaren ondoan nahi, ezta Baztango bertze edozein baserri edo herri ondoan ere. Horregatik zuek nahi duzuenean harrobiaren kokaleku zehatza erakusteko prest gaituzue (etortzera gonbidatzen zaituztegu) eta gogora ezazue arren Amaiurko herriaren %94ak (bozkatu zutenen %87-tik) zundaketa eta harrobi proiektuaren aurka agertu zela. Herriaren hitza kontuta ez hartua izana ere errespetu falta bat iduritzen zaigu.
Beraz, espero dugu argi gelditu izana, eta faborez, gure hitzak ez daitezela manipulatu!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun