Urtea akitzear zegoela zahar-etxean hil zen Migel Alberro apaiza. Bihotz oneko gizona, apala, umila eta euskalzalea, isil-isilik lan haundia egin zuen eta beti behartsu eta jende arruntengandik hurbil egon zen.
37 urtez Elizondoko apaiza izan zen eta hondarreko 14 urtez zahar-etxeko kapellana.