Elizondoko Burdain bitxi-dendak irabazi du Bertan Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza elkartearen Eguberri hauetako erakusleiho lehiaketa. Bigarren postuan Mena argazki-denda gelditu zen, eta hirugarren saria Beatriz lurrin-denda eta Esarte harategiaren artean banatu zen. Sariak abenduaren 30ean banatu ziren eta epaimahaia Mª Karmen Iribarren udal zinegotziak, Nafarroako Merkatarien Elkarteko Mikel Benet eta Fernando Gorostidi margolari baztandarrak osatu zuten. Burdainen «tokia aprobetxatzeko modua eta bereizmen fina» nabarmendu zuten, Menaren «argitze onagatik sortu diren toki berriak», Beatrizen «antolaketa klasiko eta elegantea» eta Esarteren «etxeko produktuak erabiliz lortu den originaltasuna eta eskaparate alaia». Sari gisa, Xorroxin Irratian 20, 15,eta 10 aldiz iragarriak izanen dira.