Enpresa campus bat egin nahi du Gobernuak Lekarozko eremu berrian

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 21a

Itxura hau hartuko luke enpresa campusa eginda. TTIPI TTAPA

Hizkuntzak ikasteko zentroa, enpresa parkea eta harrera eremua egin nahi ditu

Lekarozko kolegioaren ingururako proiektu berritzailea aurkeztu du  Nafarroako Gobernuak: enpresa campus bat ja­rri nahi du kultur, hezkun­tza eta ekonomi ekimenetarako. Hala, hizkun­tza ikasteko murgiltze zentro bat, enpresa parke bat eta harrera eremu bat eraikitzea da asmoa.
Proiektua urtarrilaren 8an aurkeztu zuen Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak,  Segimendu Batzordearekin Lekarozen egindako bileran. Proposamena ideien lehiaketan  irabazi duen ASOARQ arkitektu elkartearena da. Honen arabera, 120.868 m2ko eremu bat berriz urbanizatuko li­tzateke eta eremu horre­tan 34.000 m2 eraiki. Espazio berri horretan enpresa campus bat jarriko lukete, berdegune «aunitz eta dentsitate guttikoa». Oinezkoentzako eta txi­rrindularientzako ibilbideak ere iragarri dituzte.

Hiru jarduera
Hiru jarduera planteatu ditu Gobernuak: eliza ingurua be­rriz eraikitzea harrera gune gisa (11.695 m2), baratze zaharrak enpresa parke bihur­tzea (49.691 m2) eta ikuilu zaha­rren ingu­rua berriz urbanizatzea, hizkuntza ikasteko murgiltze zentro bat jartze­ko (59.4822).
Elizaren inguruan, alde batetik, kapera zaharberritu nahi dute, erabilera anitzeko espazio batean bihur­tze­ko; eta bertzetik, eraikin horren ondoan, ekipamendu bat paratu nahi dute. Horrez gain, mintegi bat eraiki nahi da, egoitza administratiboa, ekonomia ekimen berrien mintegia eta zerbitzu osagarrietarako.
Eraikin berriekin ikastetxe zaharraren arkitektura estiloa ere birmoldatuko lukete.
Enpresa parkearen eremuan zumardi bat egin nahi dute erdian, eliza ingurutik hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun