Hasi da inauterietako aroa

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 21a

TTIPI TTAPA

Joan den larunbatean, hilak 16, inauteriak izan zituzten Anizen, eta euren lekukoa hartuz, asteburu honetan, Berroetaren txanda izanen da. Ohi bezala, gazteak sozidadean elkartuko dira gosaltzeko eta ondotik etxez-etxe ibiliko dira. Ilbel­tzaren 30ean, berriz, Gizakunde ospatuko da Arizkunen eta Erratzun. 16:30ean Arizkungo Gamioxarrean mozorroak prestatzen hasiko dira. 18:00etan Arizkundik Erratzurako bidea hartuko dute Arizkungo plazan sagardantzak dantzatu ondotik. Erratzura 20:00 aldera ailegatu eta etxez-etxeko eskea eginen da. Geldialdietan sagardan­tzak eta mozorrodantzak eginen dira. Afaldu baino lehen herriko plazan Jantziloren epaiketa eginen dira. 22:00etan afaria izanen da Etxelebertzeko txokoan eta ondotik besta. Ezin aipatu gabe utzi, Egun Ttun-ttun, Oilar Dantza eta Orakunde eguna. Zigako herria da Orakunde ospatzen duen lehenbizikoa, otsailak 5. Hemendik abiatuz, ia-ia egunero herriren batek berea ospatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun