31.382 euroko irabaziekin akitu dute 2009a Elizondon

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 21a

Urteko lehen batzarra egin zuen Elizondoko herriak Errege Egunean, eta azaldutako datuen arabera, 31.382 euroko irabaziekin akitu zuen 2009a. 121.820 euroko dirusa­rrerak izan zituen eta 90.438 euroko gastuak. Gastuen artean, handiena, Santiago besten antolaketa izan zen, 61.632 euro: «13.667 euro plaza­ko musika, 11.658 ka­rri­ka­ko animazioa, 6.954 haurren ekitaldiak eta 5.124 Mendiarte gra­ffitiak», erran zuen Xabi To­rres alkateak. Besten au­rre­kontua «nabarmen» jautsi dela ere azpima­rra­tu zuen, «kuadri­llen parte-hartzeari esker». Programako publizitatearekin 12.370 euroko sarrerak izan ziren; Udalak 10.890 euro jarri zituen eta postuak jarri zituztenei 3.870 euro kobra­tu zitzaizkien. Bertze sa­­­rre­rei dagokienez, he­rritarren kuotekin 38.465 euro lortu ziren, oraindik 204 errezibo (7.878 euro) ko­bra­tzeko izan arren; ferietan 21.864 euroko sarrerak izan ziren eta or­tze­gu­ne­tako merkatuan 4.382 eurokoak. Hilerriko gastuen bigarren seihilekoari dagozkien 2.103 euro gelditzen dira orain ordain­tzeko, baina hilerriak 2.800 euro­ko superabita eman zuen iaz. Aipatu, hile­rria kudea­tzen duen Cemendena enpresarekin bi urterako luzatuko dela kontratua.
    Superabitarekin zer egin galdetuta, zenbait proposamen aditu ziren: he­­rriko jabetza guzien paperak egin, He­rriko Etxearen teilatua molda­tu, Iriarte frontoia moldatu, musika bandak entsaia­tzen duen aretoa moldatu...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun