Joan den astean 680 kiloko txapelketa jardunaldi bakarrean erabaki eta Abadiño suertatu zen Euskadiko sokatira txapeldun.
Larunbat honetan, gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen Abadiñoko probalekuan eta Amaiur txapelerak lehian bakarrik ez dagoela erakutsi zion Abadiño Ari. Izan ere, elkarren arteko tiraldi bana irabazi zuten baztandarrek eta bizkaitarrek eta gainerako arerio guziei irabazi egin zieten. Hirugarren Ezpeletako Ñapurrak taldea izan zen, Berriozar eta Abadiño Bk berdindu egin zuten laugarren postuan eta Arrigorriagako Sokarri eta Aguraingo Barrundiarentzat izan ziren hondar bi postuetan. Kategoria honetan bigarren jardunaldia eta sailkapen ligaxkako azkena urtarrilaren 23an jokatuko da Lakuntzan. Sei lehenbiziko taldeek lortuko dute urtarrilaren 30ean Aramaion jokatuko den finalerako txartela.
Abadiñon, emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere jokatu zen. Gasteizko Badaiotz taldeak kontrario guziak mendean hartu zituen, Sakana izan zen bigarren, gasteiztarren kontra galdu eta Lesakako Beti Gazteri eta Ibarrari irabazita eta lesakarrek Ibarrakoei irabazi zieten. Emakumeek ere Lakuntzan izanen dute bigarren jardunaldia heldu den larunbatean eta Aramion azken jardunadia urtarrilaren 30ean.