‘Bidegabeko bidea’ moldatua

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 8a

Utzitako argazkiak

Artesiagako Bidegabeko bidea oroigarria moldatua dago joan den hilabeteaz geroztik. Baztan-Bidasoa Antifaxista taldeak deituta, auzolanean txukundu zuten Falange y Tradicion taldeak erasotutako oroigarria. Maiatzaren 16an inauguratu zen oroigarria, Irurita eta Eugi arteko errepidea bortxan egin zuten preso errepublikarrak gogoan, baina 12 orduren buruan hondatu zuten. Falange y Tradicion taldeak bere gain hartu zuen erasoa. Talde honetako kide zirelakoan bortz lagun atxilotuak izan ziren, baina Artesiagan salatu zutenez, hilabete baten buruan, libre zeuden.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun