Sukaldaritza ikastaroa egin dute

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 8a

Haizea Luzuriaga, Eguberrietako menu berriak erakusten. Utzitako argazkiak

Donamariako Bentako Haizea Luzuriaga aritu da irakasle

Hirugarren urtez, Berroetako Gure Ametsa elkarteak “Eguberri hiru menu berri” ikastaroa antolatu du. Iaz bezala, Donamariko Bentako Haizea Luzuriaga aritu da irakasle. 13  emakume elkartu dira Gure Ametsa elkartean hiru egunez plater berriak ikasteko, egun bakoitzean menu oso bat (lehenengo platera, bigarrena eta postrea). Arras kontent gelditu dira bai ikasleak bai irakaslea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun