San Silvestre lasterketa antolatu zuen lehen aldiz Baztan Kirol Elkarteko Atletismo Saila sortu berriak

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 4a

162 partehartzaileen artean Alberto Barberena nagusitu zen gizonezkoetan eta

Baztan Kirol Elkartearen baitan berriki sortu den atletismo taldeak lehen aldiz antolatutako San Silvestre lasterketa egin zen abenduaren 31n Elizondon. Ustegabeko arrakasta izan zuen, 162 korrikalari atera baitziren, horietatik 112 helduen kategorian, 8 gaztetxo mailan (1996tik 1999ra jaioak); 16 haur mailan (2000 eta 2002 urteen artean jaioak) eta 26 ttikienen mailan (2003-2005 urte artekoak).
Helduen mailan, Alberto Barberena elizondarra nagusitu zen, 4 kilometro pasatuxeak zituen ibilbidea 12 minutu eta 27 segunduan eginez. Unai Barazabal azpilkuetarrak eta Angel Mari Garate iruritarrak osatu zuten podiuma. Nesketan Esther Urrutia nagusitu zen, Izaskun Zabaleta eta Marijo Garmendiaren aitzinetik. 1996 eta 1999 urteen artean jaiotakoen gazte­txoen mailan Sergio Oskoz gailendu zen.
Baina kirola ez ezik besta giroa ere nabarmendu zen, animazio handia izan baitzen eta jende aunitz Foru Plazan eta  Txokoto eta Antxitonea inguruan. Korrikalari batzuk mozorrotuak atera ziren, bertze batzuk koadrillaka apostuak eginak zituzten… Aipatzekoa izan zen Jose Javier Elizain­tzin iruritarra buru duen Baztan Kirol Elkarteko neska-mutilek antolaketan egindako lana, arratsaldeko lehen orduetatik aritu baitziren gauzak prestatzen.

SAILKAPENAK

MUTILAK
1. Alberto Barberena 12:27
2. Unai Barazabal 12:43
3. Angel Mª Garate 13:14
4. Felix Santesteban    13:45
5. Koldo Ruiz    13:52
6. Pello Urrutia 13:55
7. Fermin Iparragirre 14: 01
8. Iñaki Zabaleta 14:09
9. Xabier Altzugarai     14:23
10. Mikel Yanzi 14:25
11. Agustin Sansiñena 14:30
12. Xanti Yanzi  14:30
13. Miguel Jose Ariztia 14:37
14. Cesar Sarratea  14:50
15. Mikel Larregi 14:50
16. Juani Garmendia  14:51

NESKAK
1. Esther Urrutia 18:33
2. Izaskun Zabaleta 19:02
3. Marijo Garmendia 19:06
4. Maria Mendiburu 19:10
5. Amaia Meoki  19:27
6. Patrizia Leiza 19:30
7. Nerea Lizasoain 19:44
8. Iratxe Arregi 19:50
9. Maite Martiartu  20:02
10. Iosune Ortega 20:04

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun