Elizondoko karrika-izendegia osatzeko proposamenak egiten ahal dituzte herritarrek urtarrilaren 16a bitarte

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 31

Egun horretan izenak erabakitzeko batzarra eginen da

Elizondoko karrika-izendegi berria osatzera doa eta zenbait hobekuntza egitea aurrikusten da. Abenduaren 12ko Batzarrean, Pablo Mendiburuk eman zuen Udalaren ekimen honen berri.  Aldaketak  batzarrean eztabaidatu beharra dago, eta bertze gauzen artean, Batzarre  bidez erabakiko dira zenbait plaza eta karrikendako izen berriak eta udaleko plenoak izanen du azken hitza. Hortarako, urtarrilaren 16ra bitarte herritarren proposamenak jasoko dira Herriko Etxean eta Udaleko bulegoetan, idatziz eta hitz gutti batzukin azalduak badaude hobe. Egun horretan izanen da izenak eta beharrekoak erabakiko dituen Batzarra.
    
Izen eta plazendako proposamenak jasotzeaz gain, Elizondoko alkateask eta kargodunek jakinarazi dutenez, edozein alegazio, proposamen  mota edo kexa jasoko da, Batzarra baino lehen eta idatziz bada hobe. Prozesuan parte hartzeko gonbitea ere egin dute.
    
Izen berria plaza eta karrikendako
Honakoak dira izen berria behar dezaketen karrika eta plazak:
- Santiago karrikan, Etorkizunean Renault aldetik Gartzaingo bidegurutzeraino daien tartea (planoan: calle a nombrar 1).
- Baliteke ere, Seat-a dagoen ingurua (calle a nombrar 2).
- Beartzun aldera Aldude karrika hartuz, eskuinean dagoen lehenbiziko plaza (plaza a nombrar), eta agian bigarrena ere.
- Mendinueta karrikan dagoen Cenoz-Eneatik Benito Menniko sarrerara daien tartea. (calle a nombrar 4).
- Eliza parean egiten ari den plaza ttikie (ez da planoan izendatzen).


Aldaketen inguruko zalantzak izanez gero, argibideak behar izanez gero edo planoa kontsultatu nahi bada, aski da Herriko Etxera jotzea (astelehenetan 20:00taik 21:00ra), Udaleko bulegoetara (astelehenetik ortziralera 09:00taik 14:00tara) edo www.baztan.es  web orrialdera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun