Baztango XXVIII. pilota txapelketaren finalak abenduaren 20an jokatu ziren Erratzun

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 30a

Binaka jokatu ziren lau partida eta gazte mailakoa buruz buru lau terdiaren barrenean

Abenduaren 20an jokatu ziren Erratzun Baztango XXVIII. pilota txapelketaren finalak. Bortz partida jokatu ziren.
Ume mailan ikusi zen partidarik ber­din­duena Lekarozko bi bikoteren artean. Azkenean Jon Larratxeak eta Unai Elizondok 18 eta 17 irabazi zieten Oier eta Aimar Ariztegiri.
Kimu mailan, Arraiozko Eki Etxandik eta Almandozko Peio Oskozek 18 eta 7 irabazi zieten Elizondoko Ander Zelaieta eta Lekarozko Manex Meokiri.
Haur mailan, Oronozko Enaitz Antso eta Elizondoko Sergio Oskozek 18 eta 11 irabazi zieten Sunbillako Iker eta Andoni Espelosin-i.
Kadete mailan, Iturengo Ugaitz Elizaldek eta Igantziko Mikel Beginok 18 eta 12 irabazi zieten Iturengo Arkaitz Untxalo eta Elizondoko Dario Trantxeri.
Gazte mailan, azkenik, lau terdiaren barrenean buruz buru jokatutako partidan, Amaiurko Antton Jauregik 18 eta 10 irabazi zion Oronoz-Mugairiko Joseba Arizmendiri.

Sari banaketan Mikel Goñi eta Iñaki Otxandorena izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun