100 urte bete ditu Juana Irigoien erratzuarrak

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Mendea bete duen bertze baztandar bat ere badugu: Juana Irigoien, hain zuzen. Azaroaren 24an 100 urte bete zituen. 1909an Erratzuko Bullunba baserrian sortua, bederatzi senideren artean zaharrena da, baina bera bakarrik bizi da gaur egun. Juan Alzuiet urdazubiarrarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba, bederatzi biloba eta 14 birbiloba ditu. Azken hiru urteotan San Francisco Joakin Iriarte zahar-etxean dago. Eta han izan ziren bere senitartekoak, Santi Aldako, Isabel Bidart, Martin Garde eta Lander Santamaria udal ordezkariak, Karitateko ahizpak eta zahar-etxeko langileak Juana zoriontzeko. Aldakok zapia eman Udalaren izenean, eta zahar-etxearen izenean Inmaculada Urtasun kudeatzaileak oroigarria eta Teresa Etxeberriak Ahizpak lore-sorta eman zizkioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun