Larunbat honetan, abenduak 19, 21:30ean Arraiozko Arizti elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko da. Izena elkartean paratua dagoen zerrendan edo egun berean eman daiteke, saioa hasi aitzinean. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta lehendabiziko lau bikoteendako sariak izanen dira, eta gainera, Iruñeko saioan aritzeko txartela eskuratuko dute.