Eguberriak Iruritan

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Egitaraua ikusita, aspertu gabe pasako dituzte Iruritan Eguberriak. Igande honetan, bertso-antzerkia izanen da Gizarte Bilgunean 17:00etan; hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean herriko artisauen margo eta eskulan erakusketa; 27an Elizondoko Errekreo Bandaren kontzertua 18:00etan Elizan; 28an, Fimo tailerrak 16:00etan Gizarte Bilgunean. Urtarrilaren 2an Baztango Koru Ttikiren saioa, 17:00etan Gizarte Bilgunean eta urtarrilaren 8an, toki berean, 20:00etan, Iran. Topikoen aurkako bidaia hitzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun