Patxi Urrutia aske

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Patxi Urrutia amaiurtarra libre dago azaroaren 21az geroztik, 30.000 euroko bermea ordainduta. Joan den urteko otsailaren 4an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Iruñean, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Batasuna legez kanporatutako alderdi politikoaren izenan aritzea, eta beraz, «delitua errepikatzea« eta «erakunde terroristako kide» izatea egotzi zion. Toledon egon da preso amaiurtarra, Ocaña 1 espetxean.
Lehenago ere egon zen kartzelan, 2007an Segurako operazioan atxilotu baitzuten. 24.000 euroko bermea ordainduta aske gelditu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun