Eguberriei begira hainbat ekitaldi antolatu ditu AAMk

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Larunbatean, errepresaliatuen aldeko futbito txapelketa eginen da

Ekitaldi ugari antolatu ditu Baztango AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberriei begira. Larunbat honetan, erraterako, abenduak 19, errepresaliatuen aldeko lehenbiziko futbito txapelketa jokatuko da Erratzun. Ondotik afaria eta kontzertuak izanen dira.
Abenduaren 22an, 23an eta 24an, bertzalde, Elkartasun denda egonen da Erratzuko Zubi-punta, Elizondoko Intza eta Arizkungo Dolaetxea ostatuetan.
Abenduaren 30ean irratsaioa eginen da Xorroxin Irratian, eta urteko azken egunean, berriz, presoen aldeko elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan. 20:00etan izanen da.
Urtarrilaren 2an, euskal presoen alde BIlbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du AAMk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun