Literaturzaleen bigarren hitzordua

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

Literatura irakurleen taldetxoa osatu eta lehendabiziko saioaren arrakasta ikusita bigarrena antolatu da. Otsailaren 24an izanen da Erratzuko elkartean, eta gonbidatua Iñigo Aranbarri idazlea  izanen da. Zulo bat uretan bere azken lanaren inguruan solastera etorriko da.  20:00etan hasiko da ekitaldia.
Antolatzaileek interesa duten guziei liburua irakurtzeko gonbitea luzatu diete, hartara, «mintzaldiaren egunean solasaldi aberats eta partehartzailea egiteko».
Liburuaren erosketa kolektiboa egiteko, erosi nahi dutenek izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa edo helbide elektronikoa honat bidali beharko dituzte: erratzu@gmail.com. Eskaera egiteko azken eguna, ortzirala, hilak 18, da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun