Baztango Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberrietarako egitarau zabala aurkeztu du. Abenduaren 19an Erratzun, errepresaliatuen aldeko lehen futbito txapelketa jokatuko da eta arratsean afaria eta kontzertuak izanen dira.
Abenduaren 22, 23 eta 24an elkartasun denda paratuko da Zubipunta, Intza eta Dolaetxean.
Abenduaren 30ean irratsaioa izanen da Xorroxin Irratian eta abenduaren 31n, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan, “Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean.
Urtarrilaren 2an Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du Baztango Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.