Artesiagako oroigarria moldatzeko auzolana antolatu da larunbat goizerako

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 10a

Joan den maiatzaren 17an hondatu zuten Artesiagako errepidea egin zuten presoak gogoratzeko oroigarria. TTIPI TTAPA

Baztan Bidasoa Antifaxistak hainbat talderen laguntza izanen du

Artesiagako oroigarria konpontzeko auzolana antolatu du Baztan Bidasoa Antifaxista taldeak abenduaren 12an, larunbatean. Talde honek hainbat erakunderen laguntza izan du ekitaldia antolatzeko: Memoriaren Bidean, Geronimo de Uztariz, Ahaztuak, Iruritako Herria, Baztango Udala, Baztandarren Biltzarra, Malerrekako Gazte Asanblada, Moskuko Antifaxista, Irugo Gazte Antifaxista, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Ezker Abertzalea eta LAB sindikatua.

Goizeko 10:00etan hasiko da auzolana eta gero, txalapartariak ariko dira. Eguerdian pintxoak banatuko dira eta bertsolariak ariko dira. Eguraldi txarra eginen balu, Iruritako herrian eginen lirateke azken ekitaldi hauek. Joan den maiatzaren 17an, inauguratu eta hurrengo egunera hondatu zuten Artesiagako errepidea egin zuten preso errepublikarrak gogoratzeko oroigarria. Ekintza, Falange y Tradición eskuin muturreko taldeak erreibindikatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun