Baztan fimerako castinga eginen da larunbat arratsaldean Arizkunenea Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 27a

2010eko urtarriletik aitzinera hasiko dira filmaketa lanak

Baztan fimerako casting probak eginen dira azaroaren 28an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Filmaren egileek 10 eta 18 urte arteko gazteak, helduak eta bereziki 65 urtetik goitiko pertsonak bilatzen dituzte.
2010eko urtarriletik aitzinera Baztango haranean filmatuko den pelikulan parte hartzera interesatuak daudenek hau izanen dute probatzeko lehen aukera. Norbait interesatua egon, baina larunbatean posible ez badu, posta elektronikoz bere argazkia, altuera, adina eta telefono zenbakia helarazi dezake info@locatpro.com helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun