Denbora laburrean bigarren baztandar batek ehun urte bete ditu: Oronoz-Mugairiko Patrocinio Perezek, hain zuzen. Bere mendeurrena ospatzeko Arkupeak Elkarteko kideek eta herriaren izenean, Bittor Elizagoien alkateak oroigarria eman zioten azaroaren 15ean. Alkateak bertsoak ere kantatu zizkion eta Baztango Udaleko zinegotzia den Lander Santamaria ere han izan zen, eta zapi bat oparitu zion. Burgosen jaioa, duela 70 urte etorri zen Baztanera. Clementino Santamariarekin ezkondu zen, eta 10 seme-alaba, 11 biloba eta zortzi birbiloba ditu.