San Martinak Berroetan eta San Andresak Zigaurren

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 25a

Utzitako argazkiak

Joan den azaroaren 7an egin zen Berroetan San Martinen omenezko besta. Gure Ametsa elkartean herritar andana bildu zen afaltzera, eta ondotik herriko trikitilariak alaiturik giro ederra izan zen goizaldera arte. Azaroaren 11n, berriz, meza izan zen. Duela 40 urte inguru aldatu ziren San Martinen omenezko bestak Mendekoste garaian ospatzera, eguraldia izan omen zen arrazoietako bat. Bertzalde, larunbat honetan, azaroak 28, Zigaurreko San Andres besta ospatuko da: 11:00etan mus txapelketa eginen da Herriko Ostatuen (sari eta guzti!); eta 14:00 aldera bazkaria Agerralde akordeoilariak alaituta izango da. Herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi da eta bazkarira apuntatzeko epea asteazken hau, azaroak 25, da. Elkarteko zerrendan izen-eman eta maiordomoren bati 10 euroko fidantza eman behar da horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun