Izen horixe paratu diote Bertan merkatari elkartekoek azaroaren 23az geroztik abian duten kanpaina berriari. Abenduaren 2ra bitarte iraunen du ekimenak, eta jendeak Eguberrietako erosketak aitzineratzea da helburua, eta bide batez, hemen erostea. Hamar egun hauetan erosketak egiten dituenak deskontuak izanen ditu Bertaneko hainbat komertziotan.