Metaziriren ale berria

ttipi-ttapa 2009ko azaroaren 25a

Hamabigarren alea kaleratu du Metaziri aldizkariak. Hainbat gai landu dituzte aldi honetan ere: Aroztegia Jauregia; Kepa Arizmendi, Baztango hiltegia, Foru Poliziaren komisaria, Baztango ordenantzak...  Hiru eurotan toki hauetan eros daiteke: Arizkunen Dolaetxean; Elizondon  Axular, Ilargi eta Intzan, Erratzun Altxuko dendan eta Zubi Puntan, Lekarozen ikastetxeko kafetegian eta Oronoz-Mugairin Oskorrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun