Juana Irigoien Etxeberriak ehun urte bete zituen atzo Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean. Bertan izan ziren Marixan eta Pierre seme-alabak, baita Baztango Udaleko ordezkariak eta erresidentziako langileak ere.
Juana Irigoien Etxeberria 1909ko azaroaren 24ean jaio zen Erratzuko Bullunba baserrian. Bederatzi seme-alaben artean zaharrena izan arren, bizi den bakarra da. Urdazubiko Juan Alzuiet Zundarekin esposatu eta hiru seme-alaba, bederatzi biloba eta 14 birbiloba ditu. Zenbait urtez Baigorrin bizitu bazen ere, aspaldiko urteetan Elizondon bizi da. Bere etxeko lanak eta seme-alabak zaintzeaz gain, bertze etxeak garbitzen ere aritu da lanean. Elizonoko erresidentzian 2007ko otsailean sartu zen, 97 urterekin.
Baztango Udaleko ordezkari gisara Santi Aldako alkateordea eta Isabel Bidart, Martin Garde eta Lander Santamaria zinegotziak izan ziren. Aldakok painulu-tokilla bat oparitu zion Juanari eta Inmaculada Urtasun Zahar Etxeko gerenteak oroigarria ere eman zion. Sor Teresa Etxeberria mojak, erresidentziaren izenean lore-xorta eman zion eta denen artean “Zorionak zuri” abestu zioten. Horixe bada, Juana, Zorionak zuri.