Artelanen erakusketa Iruritako Olari jatetxean

TTIPI TTAPA 2009ko aza. 16a, 15:45

Olari jatetxea. TTIPI TTAPA


Artelanen erakustoki bihurtu da Iruritako Olari jatetxea. Bere paretetan, Ana Mari Marin, Rafael Ubani Villlareal eta Narciso Rota margolarien eta Xabier Landa (Argazkilarien Nazioarteko Canon Saria eta Gourmand World Cookbook 2008 Saria) eta Martin Zalba argazkilarien lanak ikusgai paratutako baititu. Astearte honetatik,  azaroak 10, abenduaren 27ra Ana Mari Marinen obren txanda izanen da; gero Xabier Landarena (abenduaren 29tik otsailaren 14ra); eta Narciso Rota (otsailaren 16tik apirilaren 4ra); Martin Zalba (apirilaren 7tik maiatzaren 23ra) eta Rafael Ubani Villarrealen artelanak (maiatzaren 25etik uztailaren 18ra) etorriko dira gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun