Lekarozko komentua botatzen hasi dira

Maite Oteiza 2009ko azaroaren 16a

Argazkiko grua honek botako du Lekarozko komentua. TTIPI TTAPA

Lekaroz aldera, inoiz baino mugimendu haundiago ikusten da. Baztandar aunitz dira, oinez edo kotxez, komentura hurbiltzen direnak, eraman duten izugarriz­ko makina ikusteko. Behitegia eta hiltegia zena zabor bihurtu da, eta baratzea eta frontoi ondoko futbol-zelaiak ere –egun batean konzentrazioa izan zena–, desagertu dira. Egun gutti gelditzen zaizkio garai batean lehen mailakoa izan zen ikastetxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun